XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste jauregira joan zen lasterka eta erregea esnatu zuen.

Honek gertatutakoaren egiatasuna frogatu, zaingoari egin beharreko galderak egin eta soldadu talde bati iheslariak bilatzera joateko agindua eman zion.

- Eta zuri, suhi ergel horri, gauza ezinezkoak lortzeaz harrotzen zaren horri, nere alaba ezteigauean zaintzeko gaitasunik ez duen horri, zazpi egunetako epea ematen dizut hura aurkitu eta niregana ekartzeko.

Edo zure burua urkatzeko aginduko dut!.

Oraingoan bai zure ahalmen hori frogatuko dugula....

Eta herri osoan, bere alabaren aztarnarik errazten zuen hari, sari eskuzabala eskeiniko zitzaiolaren berria zabaltzeko agindua eman zuen.

Bernardinok, kaxatxoa ez edukitzean, ez zekien nola jokatu.

Etsi egin zuen.

Beraiek, beltz txikitxoaren laguntzaz denetik egin zezaketen, eta berak ezer ez.

Honez gainera, ez zuen ba gogo haundirik printzesa traidore hura berreskuratzeko!.